Pribatutasun politika

Webgune honen bidez ez da erabiltzaileen izaera pertsonaleko daturik bildu izaten haien baimenik gabe, eta ez dira hirugarrenengana helarazten.

SAMU erakundeak ez du cookien erabilerarik egiten erabiltzaileen informazioa biltzeko, eta ez ditu sarbideko IP helbideak erregistratzen. Soilik cookie propioak erabiltzen dira, saiokoak, helburu teknikoarekin (erabiltzaileari webgunearen bidez nabigatzea eta bertan existitzen diren aukera eta zerbitzu ezberdinen erabilera ahalbidetzen dutenak).

SAMUren titulartasuneko atarian hirugarrenen webgunetarako estekak azaltzen dira, eta horien pribatutasun politikek ez dute loturarik izango SAMUri dagozkion haiekin. Webgune horietara sartzean bertako pribatutasun eta cookien inguruko politikak onartzen dituzun edo ez erabaki dezakezu. Oro har, Internet bidez nabigatzen baduzu, zure nabigatzailearen konfigurazio aukeretatik hirugarrenen cookieak onartu edo errefusatu ditzakezu.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Jarraian SAMUko datuen babes politikari buruz informatuko zaitugu.

Tratamenduaren arduraduna

Interesatuaren bidez zuzenean bildu litezkeen izaera pertsonaleko datuak konfidentzialki erabiliko dira eta dagokion tratamendu jardueran barne hartuko dira, titularra izanik Osasun Larrialdietako Laguntza Zerbitzua, S.A. (SAMU), helbidea: Américo Vespucio Etorb. Cartuja Eraik., E blokea. 7 Lokala, 41092, Sevilla. I.F.K.: A-41461781. Telefonoa: +34954461133.

SAMU erakundeak egiten dituen tratamendu jardueren erlazio eguneratua eskuragarri dago SAMUren ondorengo jarduera erregistroan

Helburua

Datuen tratamenduaren helburua SAMU erakundeak egiten duen tratamendu jardueretako bakoitzari dagokio eta horiek tratamenduaren jarduera erregistroan eskuragarri daude.

Legitimazioa

Zure datuen erabilera gure webgunearen bidez SAMU-ren osasun, gizarte-osasun eta prestakuntza arloetan eskatzen dituzun zerbitzuen konplimendurako egiten da, baita tratamenduaren helburuak egiaztapen ekintza garden baten bidez eman beharko den zure baimena eskatzen duenean ere.

SAMU erakundeak burutzen dituen tratamendu jardueretako bakoitzerako lege oinarria kontsultatu dezakezu jardueren erregistrorako ondorengo estekan.

Emandako datu pertsonalak bere bilketaren helburua betetzeko beharrezko epean zehar kontserbatuko dira, baita helburutik eratorri ahal izango liratekeen balizko erantzukizunak zehazteko ere, artxiboen eta dokumentazioaren araudian ezarritako epeak alde batera utzi gabe.

Datuen komunikazioa

Oro har, datu pertsonalak ez dira hirugarrenengana helaraziko, lege obligazioaren kasuan izan ezik.

SAMU erakundeak burutzen dituen tratamendu jardueretako bakoitzerako hartzaileak ikus ditzakezu ondorengo jarduera erregistroan.

Interesatuen eskubideak

Edozein pertsonak SAMU erakundean bere datuekin egiten diren erabileren inguruko egiaztapena eskuratzeko eskubidea du.

Zure datuen sarbide, zuzentze, ezabatze eta eramangarritasun eskubideak, horien erabilerarekiko murrizketa eta oposizio eskubideak hala nola zure datuen erabilera automatizatu hutsean oinarritutako erabakien eraginpean ez jartzeko eskubideak erabili ditzakezu, hala dagokionean, SAMUren aurrean, helbidea: Américo Vespucio Etorb. Cartuja Eraik., E blokea. 7 Lokala, 41092, Sevilla, edo posta elektroniko honetan: lopd@samu.es.

Zure eskubideak erabiltzeko gure moduarekin ados ez bazaude erreklamazio bat aurkeztu ahal duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.agpd.es).

Pribatutasun Politikaren onarpena

Pribatutasun politika aldizka aztertu eta eguneratuko da, legedian edo SAMUren eskutik datuen tratamenduan gertatzen diren aldaketen arabera. Azaldutako pribatutasun politika 2019.03.01 datan berrikusia eta eguneratua izan da