SAMU Fundazioa

SAMU Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da; bere ibilbidea 2005. urtean abiatzen da ahultasun bereziko pertsonentzat kalitatezko arreta integrala eskaintzen duten ekintza sozio-sanitariorako zentroak zabaltzearekin batera.

Sortu zenetik, SAMU Fundazioak profesional adituekin eta metodologia integral berritzaile batekin kontatu du, osasun eta hezkuntza arloetako esperientzia zabalaren oinarria lagun, sektorearen baitan karakterizatu eta bereizten duen metodologiaren arabera gizarte problematika ezberdinen arretan izaera holistiko bat eskainiz.

Egundaino, Fundazioak bere zentro eta zerbitzuetan 8.000 erabiltzaile baino gehiagori eman dio arreta eta horrez gain, herrialdeko lehenengo erakunde bezala konfiguratu da babesik gabeko atzerriko adingabeen arretan eta harreran.